Aurtengoa aiaraldeko mahats bilketa oparoena izan dela adierazi du Arabako Txakolinak, aurten inoiz baino gehiago bildu baitute. Urriaren 2an hasi zen aurtengo bilketa nahiz eta mahastizainek gehiago aurreratuko zela espero zuten.
Irailaren hasierako neurrizko tenperatura beroak abuztuan aurreikusitako bilketa atzeratu zuen. Hala ere, aurten ohiko data baino hamar egun lehenago hasi dira mahatsa biltzen eta iaz gehiago aurreratu ziren, irailaren 24an bilketari hasiera emanez.
Uztaren argilunak
Aurten jasotako mahatsak kalitate oso ona dauka, José Antonio Merino Belastegik, Arabako Txakolinaren idazkariaren aburuz.
Baina, leku batzuetan ekoizpena kaltetu egin dela ohartarazi du Merinok, brotitis eta mildiu onddoek mahastietan sartu baitira.
646.453 kilo
Arabako Txakolinaren idazkariak adierazi duenez, mahats gehiena bildu da eta inoizko oparoena izan da 646.453 kilo bildu baitira, 2012ko uzta gaindituz.
Jasotako bertako mahatsa geroz eta gehiago esportatzen dela nabarmendu du Merinok. Urteetan ematen ari den esportaziorako goranzko joera mantentzen dela ziurtatu du idazkariak.