Larunbatean ekitaldia gauzatu zuen EAJk Gasteizen hauteskunde orokerretako Arabako hautagaiak aurkezteko. Senaturako lehen hautagai arabarra Almudena Otaola okondoarra izango da.
Abokatu aiaraldearrak egindako diskurtsuan bereziki azpimarratu zuen tokiko erakundeak defendatzeko premia, zenbait alderdik egindako adierazpenei erantzunez.
Zehazki, Almudena Otaolak aldarrikatu zuen PP, PSOE, Podemos eta Ciudadanos alderdiek ez dutela bermatzen Eusko Autonomia Erkidegoak garatu dituen tresnak -ekonomia ituna eta kontzertu ekonomikoa, besteak beste- defendatzeko gai izango diren.
Aldi berean, Amaiurri leporatu zion Madrilera jotzea argazkiak egiteko, konstituzioko orriak apurtuz.
Horregatik EAJren aldeko boza eskatu zuen okondoarrak.