Igandeko 03:00etan erlojuaren orratzek atzera egingo dute eta 02:00ak izango dira, neguko ordutegian murgiltzeko.
Aldaketarekin ordu bat gehiago izango du egunak -25 orduko eguna eguna, alegia- eta gehiago lo egiteko aukera emango du horrek.
Neguko ordutegiaren helburua da lanaldiak eguneko argiarekin bat egitea eta energia kontsumoa murriztea. Neurria 1974an ezarri zen petrolioaren krisialdiaren ondorioz.
Udako ordutegia martxoko azkenengo igandean hasten da eta urriaren azkenengo igandean ematen da bukatutzat.
Sakelako erlojua zonalde ordutegi automatikoan izanez gero, gailuak berak gauzatuko du ordu aldaketa.