"Marokon ikusiko eta biziko dudana kronika batean kontatuko dut Aiaraldean"

Erredakzioa 2015ko urr. 19a, 11:13

JOSE MARI GUTIERREZ (Lendoño) irakasleak Udako Kronika Multimedien Lehiaketako sari nagusia eskuratu du. Horretarako bere oporren eta bere herriko kronikak idatzi ditu.

Lehenik eta behin, espero zenuen lehiaketa irabaztea?

JOSE MARI GUTIERREZ (Lendoño) irakasleak Udako Kronika Multimedien Lehiaketako sari nagusia eskuratu du. Horretarako bere oporren eta bere herriko kronikak idatzi ditu.

Lehenik eta behin, espero zenuen lehiaketa irabaztea?

Oso irekia iruditu zitzaidan lehiaketa. Edozein gai edo arlo jorratzearen aukera oso aproposa iruditu zitzaidan edonork parte hartzeko.

Baina bazegoen gutxieneko kopuru lanak kontuan hartzeko, zortzi kronika; gehiegi iruditu zitzaidan eta horregatik hasi nintzen kronikak idazten udako lehenengo egunetik.

"Azkenean, nahiz eta guztiak ez aurkeztu lehiaketara, hamazazpi bat kronika bidali ditut hiru hilabetetan. Beraz, kopuru aldetik gutxienez, sariren bat espero genuen."

Lehiaketa irabaztearen itxaropena banuen, baina hizkuntzaren aldetik hobeagoak iruditzen zitzaizkidan Aimarrenak.

Kanpoko sarrerak eta eskualdeko sarrerak uztartu dituzu, non egon zara?

Aurten hiru aste luze egon gara Josune eta biok Frantziatik bidaiatzen. Mendebaldetik iparraldera hasieran; gero Normandia patxadaz zeharkatu genuen.

Bretainian hirutan egon gara, eta aurten alde batera utzi genuen. Hegoaldean kataroen gazteluak (Langedoc eta Ariège-Pirinioak eskualdetan) ikusi nahi genituen, eta oinezko ibilbideren bat egitea Kataroen GRtik; bertan ere hiru aldiz egon ginen lehenago, bi aldiz egin genuen kataroen ibilbidearen GR; guretzat leku erakargarriak dira.

"Normandiatik hegoalderako bidaia luzea da, eta egun batzuk sartu genituen heltzeko. Bidetik hiri batzuk ikusi genituen, eta leku edo ospakizun batzuek ezustean harrapatu gintuzten, beren edertasuna edo ikusgarritasuna espero ez genuelako."

Adibidez; katedral gotiko bat besterik ez baduzu ikusten bizitza osoan, Amiens-ekoa ikusi behar duzu; eta Avignon-go antzerki jaialdiak zur eta lur utzi gintuen, nahiz eta bakarrik azaletik ikusi.

Garrantzia handia eman diozu tokikotasunari, Lendoñobeitiko historia eta izaera aldarrikatzen ere saiatu zara? Zenbait pasarte historiko berreskuratu dituzu, arantza bat kendu duzu kasu batzuetan?

Bai, lau kroniketan Lendoño da protagonista. Lehenengo arrazoia: Lendoñokoa naizelako, nahiz eta denbora gehiago kanpoan bizi bertan baino.

Hainbat lekutan bizi naiz, eta Laudion hogei eta koska daramatzagu; nik esan ohi dut gure etxean laudioar bakarra dagoela, Aimar.

"Nik uste dut jaioterrikoak garela betirako, eta Lendoñokoa. Bigarrena: ez dakit urtetsua izatearekin lotura duenik, baina edozein euskarrik gure haurtzaroko bizipenak berpiztu ditzake."

Uda honetan antzinako argazki bat ezustekoz heldu zen nire eskuetara, eta “Lendoñobeiti. Fotograma bakar bateko dokumentala” idatzi nuen; nik oso ondo ikusten dut ia bi mendeko historia argazki horretan.

Gero beste argazki batzuk bilatu nituen beste kronikak egiteko. Eta, ia arantza bat atera dudan? Idaztean ez nuen horretan pentsatzen; baina gero konturatu naiz gertaera bat errepikatzen dela: lau urtez Lendoñoko eskolaren itxiera; eta bi Lendoñoko haurrei ez ziguten eman beste eskolara joateko aukerarik. Nik zortzi urte neuzkan, eta beti gogoratu dut hori zorigaitz handia bezala.

Zeintzuk izan dira erabilitako euskarriak, zergatik eta zenbat denbora eman duzu?

Gehien bat idatzi egin dut. Idaztea gustatzen zait, baina euskaraz idazten dudanean ahalegin handiak egin behar ditut, denbora sartu eta galdera asko egin; euskara ez da nire ama hizkuntza, ia hogeita hamar urte neuzkan ikasten hasi nintzenean.

Argazkiak eta bideoak ere erabili ditut; Frantziako bidaian egindako argazkiekin egin dut bideo bat; nire lankideek, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek niretzat egindako bideo bat oparitu zidaten, eta editatu nuen beste kronikan erabiltzeko; eta “Lendoñoko hamaika izeneko ibaia” bideoa egiten bukatu dut uda.

Honetan keinu batzuk daude azken bi ikasturteetan izan ditudan ikasleentzat. Honen muntatzea egiteko ordu asko sartu ditut.

Zer espero duzu sariaz?

Irabaztearen itxaropena bete egin da, hori bada saria. Orain familiarekin bidaiaz gozatzea espero dut. Eta Marokon ikusiko eta biziko dudana kronika batean kontatuko dut Aiaraldean.

Uste duzu jendea animatu behar dela komunitatean idazten?

Bai, noski. Nik uste dut bost urtetan Aiaraldeak lortu duena izugarria dela; eskualdeko informazio luxuzko kanala izateaz gain, euskara normalkuntzarako tresna ezin hobea da.

Dakidanez eskualde honetatik kanpo ezaguna da Aiaraldea komunikazio leihoa. Guzti hori mantendu eta handitu behar da, eta ondo legoke komunitatean idazten duen kideen kopurua handitzea; eta iruzkin gehiago egitea, horretan urritasuna sumatzen dut.

Suposatzen dut poztasun handia eman dizula irabaztea eta bereziki zure semeari irabaztea, ezta?

"Irabazteak asko poztu nau, baina semeak ez irabazteak ez nau bat ere poztu. Eta ez dut uste nire semeari irabazi diodanik."

Nik bere adina neukanean idazlea izan nahi nuen, baina bide hori ez dut jorratu. Dena dela berarekin alderatzen banaiz zera ikusten dut: nik hogei urteekin, gauzak hobetzeko edo aldatzeko gogoak baneuzkan ere, baina ez nituen berak dituen prestakuntza, Euskal Herriko eta munduko ezagutza, jendearekiko harremanak, errealitatea analizatzeko argitasuna eta, batez ere, berak duen bizipoza.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide