Jose Mari Gutierrez eta Ainhoa Basarrate izan dira Udako Kronika Multimedien lehen Lehiaketako sarituak

Udako kronika multimedia onenari saria eta Kronika originalenari saria eskuratu dute Gutierrezek eta Basarratek hurrenez-hurren. Horrela erabaki du Aiaraldea Komunikazio Leihoak antolatutako lehiaketaren lehen edizio honetako epai-mahaiak. Bidaia ez den kronika originalenari saria aldiz eman gabe uztea erabaki du.

Udako kronika multimedia onenari saria eta Kronika originalenari saria eskuratu dute Gutierrezek eta Basarratek hurrenez-hurren. Horrela erabaki du Aiaraldea Komunikazio Leihoak antolatutako lehiaketaren lehen edizio honetako epai-mahaiak. Bidaia ez den kronika originalenari saria aldiz eman gabe uztea erabaki du.

Epai-mahaia Manex Agirre bertsolari eta euskara teknikariak, Itsaso Estarrona Alea Arabako astekariko kazetariak eta Josu Garaio Aiaraldea Komunikazio Leihoko kideak osatu dute aurten. 

Jose Mari Gutierrezek jasoko du hortaz Wegoaz bidaia agentziaren eskutik bi lagunentzako Marokora bidaia eta tourra gastu guztiak ordainduta.  Sari nagusia Gutierrezi emateko epai-mahaiak azpimarratu du bere lanaren haria memoriarena dela: "leitmotiv horri esker lortu du osotasuna eta koherentzia bere narrazioan: Normandia eta Aiaraldeko tokien memoria, pertsona historiko ezberdinen memoria (Aita Santuak, nobleak, kataroak, erregearen alabak…), herriko pertsonaiena (maistra, alkatea…), gertakizunen memoria (arteen botatzea…), irudi zaharrena...". Era berean nabarmendu dute Gutierrezen kronikak direla izaera multimedia handiena eta landuena izan dutenak.

Kronika originalenari saria Basarraterentzat

Ainhoa Basarrate laudioarraren lana ere aitortu dute epai-mahaiko kideek; "Kronikak irakurtzerakoan, laburtasunaren alde jo du: xehetasunak hartu, eta horietan oinarrituta, bizitakoa transmititu. Ainhoa Basarratek ondo egin du hori, audioaren baliabidearekin. Testuaren irakurketa atsegina egiten da, azpitik audioa entzunez. Erdi-selfiearen estetika ere nabarmentzekoa da, koherentzia eman dio sorta osoari". Basarratek 4 lagunenentzako asteburuko egonaldia nekazal-etxe batean eta bazkaria jasoko du sari. 

Lehen edizioan 39 kronika 

Aiaraldea Komunikazio Leihoko kideek balorazio positiboa egin dute lehiaketaren lehen edizio honetaz. Guztira 39 kronika multimedia jaso dira, gai eta ikuspegi askotarikoak bilduz: aisialdiari lotutako bidaien kronikak, brigada internazionalistetan emandakoak, jaietako kronikak, kontu xelebreagoenak... "Euskaraz idatzi eta ekoizteko joera sustatu nahi genuen, eta zer hobetu bada ere, maila batean lortu dugu". 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide