Arabako Komertzio eta Zerbitzuen Federazioa eta ACICSA (Arabako Lautada), AEME (Artziniega), APYMCA (Amurrio) eta APILL (Laudioko) merkatarien elkarteak bezeroen fidelitatea saritu nahi dute. Hori dela eta, urriaren 15etik azaroaren 7ra arte Arabako Komertzioen Txartela (TCA) eskura egongo da 10, 20 edo 30 euroko sariekin eta abantaila anitzekin.
TCA txartela eskuratzeko, Arabako Caja Rural de Navarra bulegoetako edozein salmahaira hurbildu eta eskaera formularioa eskatu beharko da.
TCA txartelen sariak, kide diren Arabako 160 establezimenduetan jaso ahalko dira 10 euro baino gehiagoko erosketak egiteagatik. Erosketa bat egiten den bakoitzean, TCA txartela erakutsi beharko da kutxan. Erosketa saritua suertatzen bada, saria ordainketa agirian agertuko da automatikoki, TCA txartelean ordaindu beharreko kantitatea abonatuz; eta txartelaren banku laburpenean ziurtatu ahalko da.