Ikasleen esanetan “jai egun arrotza” da gaurkoa eta ondorioz “ezer ez dute ospatzeko”. Laudioko ikastolan burutuko diren Herri Eskolak internazionalismoan sakondu nahi dute.
Izan ere, Askapena erakunde internazionalistak Iruñeako Herri Libreen Martxaren barruan Espainiar Estatu Inperialista epaituko du gaur bertan, eta horri lotuta tailer internazionalistak landuko dituzte ikasleek.
Arratsaldeko egitaraua prestatu du Ikasle Abertzaleak erakundeak eta 16:30ean lotu dute hitzordua Zuentzat-en 17:00etan harrera egiteko Laudio Ikastolan. Eskualdeko ikasleriari zuzendutako herri eskolak hispanitatearen egunaren jaiari intsumisioa adieraztea du helburu nagusi.
Ez da eskualdean gauzatuko den ekimen bakarra. Urriaren 12aren testuinguruan, Alde Hemendik mugimenduak manifestazioa deitu baitu arratsaldeko 20:00etarako.