Abian da Aiaraldeko “Beldur Barik jarrera” lehiaketa. Laudio, Orozko, Aiara, Amurrio edo Urduñan bizi edo ikasten duten 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimena da. Azaroaren 11n bukatuko da parte hartzeko epea.
Gazteak norbanako edo talde gisa aurkeztu ahalko dira lehiaketara. Hainbat ikusentzunezko formatuetako lanak onartuko dira: olerki errezitatuak, flashmob-ak, fotonobelak, film laburrak, bideoklipak… Gaia berriz, indarkeria sexistaren prebentzioari lotua egon beharko da. Sariei eta lehiaketaren oinarriei buruzko informazio gehiago www.beldurbarik.org web-gunean topatu daiteke.
Mugikorrekin filma laburrak sortzeko tailerra
Lehiaketari loturik, mugikorrekin filma laburrak sortzeko tailerra egongo da Laudion, arestian aipatutako adin tarte bereko gazteei zuzendua. Tailerra hiru larunbatetan egingo da: Urriaren 17an, 24an eta 31an, 10:00etatik 13:00etara Kultur Etxean. Doakoa izango da, eta izena Udaleko Berdintasun Arloan eman daiteke, 94 403 48 50 telefonora deituaz.