Renfek gaueko aldiriko tren zerbitzu bereziak antolatu ditu Basauriko San Fausto jaietara joateko. Jaiak, hurrengo bi asteburuetan ospatuko dira. Aldiriko Zerbitzu berezi horiekin, gaueko trenak ibiliko dira Bilboko Abando, Laudio eta Bidebietako (Basauri) geltokien artean; 9,10, 11, 16 eta 17 gauetan izango dira trenak eta 21:00etatik 8:00ak arte arituko dira ibilbide hori egiten.
Gaueko zerbitzuak osagarrizko 25.000 eserlekuekin areagotzeaz gain, Renfek, Abandoko geltokian loturak errazteko xedearekin, C-2 (Bilbo- Muskiz) linean gaueko tren zerbitzuak indartuko ditu ere hurrengo bi asteburuetan.
San Faustoko jaietan lehen asteburu honetako zerbitzuetarako gaueko 70 tren zerbitzu aurreikusi dira Bilbo Abando eta Bidebieta artean 21:00etatik hurrengo eguneko 8:00ak inguru bitartean. Horrez gain, bi asteburuetan berdina gertatzen da, aldiriko tren zerbitzu gehiengo horiek larunbatetik iganderako gauetan bilduko dira.