Aiaraldeko pentsiodunak: Borrokak ez du adinik ezagutzen

Erredakzioa 2015ko urr. 8a, 06:22

“Orain badirudi erretiratzen zarenean ez duzula ezer esan edo egiterik, eta hori aldatu nahi dugu”. Esaldi horrekin laburbildu du Sabino Garamendik Pentsionistak Martxan-en xedea. Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan sortu zen plataforma hori lehenbizikoz. Duela hiru urte Aiaraldeko plataforma sortu zen. Gaur egun, hiru dira eskualde mailako talde horren jo-puntuak: pentsioen gutxiengo kopurua 1000 eurokoa izatea, botiken koordainketa eta menpekotasun legea.

“Orain badirudi erretiratzen zarenean ez duzula ezer esan edo egiterik, eta hori aldatu nahi dugu”. Esaldi horrekin laburbildu du Sabino Garamendik Pentsionistak Martxan-en xedea. Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan sortu zen plataforma hori lehenbizikoz. Duela hiru urte Aiaraldeko plataforma sortu zen. Gaur egun, hiru dira eskualde mailako talde horren jo-puntuak: pentsioen gutxiengo kopurua 1000 eurokoa izatea, botiken koordainketa eta menpekotasun legea.

Hileko lehen ostiralean egiten dituzte bilerak. 8-9 pertsonen artean eramaten dute plataforma aurrera, Garamendiren arabera. “Plataforman gaudenak pentsio altuak ditugun pertsonak gara”, azaldu du, “pentsio baxuekin eta benetan gaizki bizi den jendea ez da etxetik ateratzen, itxi egiten da”.

“Badirudi erretiratzen zarenean ez duzula ezer esan edo egiterik, eta hori aldatu nahi dugu”

Alargunak, kaltetuen
Alargunak dira, Garamendiren ustez, pentsiorik baxuenak jasotzen dituztenak. Maite Bilbaok bat egiten du baieztapen horrekin. EAEko Emakume Alargunen Federazioko eta Laudioko Avillo alargunen elkarteko lehendakaria da Bilbao. “Pentsioek ez dute prezioek izan duten gorakada izan, eta horren ondorioz azken zortzi urteetan %15 jaitsi da alargunen eroste-ahalmena”.

Pentsioak, baina, ez dira berdinak kasu guztietan. “Aiaraldeko gune industrializatuetan (Laudio) emakume alargunek pentsio altuagoak jasotzen dituzte, euren senarrek fabriketan lan egiten zutelako eta asko kotizatzen zutelako horrela”, azaldu du Bilbaok, “ba ina eskualdeko landa eremuko alargunen kasua okerragoa da, euren senarrak autonomoak zirelako eta, ondorioz, pentsio oso baxuak dituztelako”.

Krisiak, gainera, familien bizi-kalitatearen okertze orokor bat ekarri du. “Amona alargunaren pentsioarekin soilik bizi diren familien kasu ugari daude Aiaraldean”, ziurtatu du federazioko lehendakariak. “Duela gutxi ezagutu izan dugu kasu bat zeinetan bost familia kide bizi ziren amonaren pentsioarekin, gurasoak lanik gabe geratu zirelako”.

“Amona alargunaren pentsioarekin soilik bizi diren familien kasu ugari daude Aiaraldean”

Informatu eta mobilizatu
Pentsioen galtze horren aurrean, Garamendik argi dauka zein den bidea: informazioa eta mobilizazioa. Hilabeteko hirugarren ostiraletan elkarretaratzea deitzen du Bizkaiko plataformak, Bilboko Plaza Zirkularrean.

Aiaraldea mailan ere hainbat kontzentrazio egin dituzte. Behin baino gehiagotan bildu dira Laudioko anbulatorioaren aurrean, sendagaien koordainketa dela eta. “Orri bat bete behar da koordainketa egitean zure poltsikotik jartzen duzun dirua itzuli diezazuten”, azaldu du Garamendik, “baina orri horiek oso zailak dira betetzeko, 80 urteko pertsona batek ez daki nola egin. Osakidetzak baditu gainera orri horietan eskatzen diren datuak”.

Hori dela eta, koordainketaren inguruko hainbat hitzaldi eskaini dituzte Amurrio zein Laudion. “Behin 300 pertsona gerturatu ziren gaiaren inguruan egin genuen mobilizazio batera. Askok ez zekiten ezta dirua itzultzea eskatu zitekeenik ere”.

Alargunen elkarteak ere eskaintzen du informazioa, laguntzen ingurukoa batik bat. “Badaude laguntza asko eskatu ezean ematen ez dizkizutenak”, Bilbaoren esanetan.

Hori gutxi balitz, beste mehatxu bat ere dute aurrean: Alargunen pentsioak Pentsioen Sistema Orokorretik ateratzearen aukera, Tomas Burgos Jendarte Segurantzako Estatuko idazkariak iradokitakoa. “Pentsioak ez lirateke kotizazioen arabera banatuko, horrek ekarriko lukeen guztiarekin”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide