Aiaraldearen jarraitzaileek “JAIARALDEA” festa antolatu dute larunbat honetarako

Erredakzioa 2015ko urr. 1a, 17:09

Aiaraldea Komunikazio Leihoak urriaren 3an egin behar zuen “Aiaraldea eguna” bertan behera utzi du, Aiaraldeako hainbat jarraitzailek “Jaiaraldea” antolatu baitute, elkartearen bosgarren urteurrena ospatzeko. Aiaraldeako kideek adierazi dutenez azken astean mezu ezberdinak jaso dituzte: “Aiaraldea Egunkarian iragarkien gune bat 'okupatu' ziguten. Jakin dugunagatik gazte, heldu eta elkartekideei gonbidapen batzuk banatu dizkiete eta berriemaileek adierazi digutenez whatsapp bidezko mezu eta bideo umoretsuen bidez festaren inguruko zehaztasunak zabaltzen ari dira”.

Aiaraldea Komunikazio Leihoak urriaren 3an egin behar zuen “Aiaraldea eguna” bertan behera utzi du, Aiaraldeako hainbat jarraitzailek “Jaiaraldea” antolatu baitute, elkartearen bosgarren urteurrena ospatzeko. Aiaraldeako kideek adierazi dutenez azken astean mezu ezberdinak jaso dituzte: “Aiaraldea Egunkarian iragarkien gune bat 'okupatu' ziguten. Jakin dugunagatik gazte, heldu eta elkartekideei gonbidapen batzuk banatu dizkiete eta berriemaileek adierazi digutenez whatsapp bidezko mezu eta bideo umoretsuen bidez festaren inguruko zehaztasunak zabaltzen ari dira”. Bi ekimenek helburu bera dutenez, Aiaraldea Komunikazio Leihoak “Jaiaraldea” ekimenarekin bat egitea erabaki du.

Urteurren festa Laudioko Zubiko etxean
Bideo batean azaldu bezala, 20:00etan hasiko da festa, eta partaideek arropa zuri edo beltza eraman beharko dute. Deialdia irekia dela nabarmendu dute, bost urte hauetan proiektuaren parte izan diren zein etorkizunean izan daitezkeen aiaraldear guztiak elkartu nahi baitituzte: elkartekideak, webgunearen erabiltzaileak, Aiaraldea Egunkariko irakurleak... Laudioko Zubiko etxea izango da “Jaiaraldea” ospatuko den tokia. Aurreratu dutenez, janaria, edaria eta kontzertuak ez direla faltako. Izan ere, luntxean, ekitaldian eta gauean hainbat artistek hartuko dute parte: DJ Makalak, perkusionista kubatarrak, Esne potak taldeak...

 

[video:https://youtu.be/QCBZ6HL-Yvk autoplay:1]

 

[video:https://youtu.be/OH0qjMrrZvA]

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide