Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleentzat garraiorako bitartekoak eskatu dizkiote Hezkuntza Sailari

Erredakzioa 2015ko ira. 27a, 12:31

Babio guraso elkarteak aurkeztutako mozioak aho batez onartu zituzten ostegunean Okondo eta Amurrioko udal osoko bilkurek.

Okondo Aurrerak, EH Bilduk eta EAJk alde bozkatu zuten Okondon eta Amurrion gauza bera egin zuten PSE-EEk, EH Bilduk, EAJk, Orain Amurriok eta Guk Baik.

Testuak Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailari eskatzen dio bitartekoak jartzeko batxiler eta lanbide heziketako ikasleentzat, klasera joan daitezen.

Ikasle gehienak, garraiatuak

Gurasoek azaldu dute Zaraobe Instituak 636 ikasle dituela eta gehienak garraiatuak direla. Horietako 15 inguru zailtasunak dituzte ikastetxera joateko, garraio publiko egokirik ez baitago haien herrietan -Lezama, Lanteno, Inoso, Beotegi, Soxo, Izoria, Larrinbe, Erretes Tudela, Erretes Lanteno, besteak beste-. Horren ondorioz senideen autoak edo taxia erabiliz joan behar dute Zaraobe Institutura.

Hori konpontzeko gurasoek eskatzen diote Eusko Jaurlaritzari edo bitarteko gehiago jartzea edo diru-laguntzak bermatzea taxia erabiltzen dutenentzat.

Derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikasleak garraiatzen dituzten ibilgailuek batxilergoko ikasle horiek ere jasotzea da gurasoek proposatutako beste konponbide bat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide