"Reality-show"-ak, Fita Fik. Raidak eta errefuxiatuak ikasturteko lehen egunkarian irakurgai

Erredakzioa 2015ko ira. 23a, 18:25

Errotatiban dago jada, udako oporretatik bueltan, Aiaraldea Egunkariaren ikasturteko lehen zenbakia. Bihar egongo da eskura eta ohiko formatua mantenduko du: 16 orri, euskarazko 40 gramoko dosia.

Errotatiban dago jada, udako oporretatik bueltan, Aiaraldea Egunkariaren ikasturteko lehen zenbakia. Bihar egongo da eskura eta ohiko formatua mantenduko du: 16 orri, euskarazko 40 gramoko dosia.

Eduki anitzak izango ditu ikasturteko lehen zenbaki horrek. Herriz herrikako atalean eskualdeko udalerrietako kurtso hasierako albisteek hartuko dute protagonismoa. Sozioekonomia atalak, berriz, berriki epaitu eta absolbitu dituzten Tubos Reunidoseko bi langileen kasua izango du aztergai.

Jendartearen atalak ere gaurkotasun handiko gai bati helduko dio: errefuxiatuenari. Laudioko, Amurrioko eta Urduñako udalek problematika horri emango dioten erantzuna izango du hizpide, eta Bosniako gerra dela eta Aiaraldera etorri ziren familien esperientzia ekarriko du gogora.

Erreportajeak, berriz, oso bestelako gai bat izango du hizpide: "Reality show"-etan parte hartu duten aiaraldearrak. Horietako batzuen esperientziak jasoko ditu testuak.

Fita Fik Euskal Soinu-tresnen Eskola izango da Kultura atalaren protagonista, baina lekua izango dute baita Aiala Mendieta abeslariari eginiko elkarrizketak eta Luis Vilen lehen filma luzeak. Kirolean berdin: Aaron Garmendia Raid-en inguruan mintzatuko da, baina beste hainbat gai ere egongo dira: irristaketa edota spring rally-a, esate baterako.

Bukatzeko, Alvaro Molero De Liches-ek bere otsoa aurkeztuko du kontra-azalean.

Iritzi-zutabeak

Ohikoan bezala, egunkariaren marjinetan iritzi-zutabeak topatu ahal izango ditu irakurleak. Kurtsoko lehen ale honetan Andoni Aldekoa, Agapito Valle, Jonatan Moreno, Patxi Iturregi, Jon Muñoz eta Irati Marañon arduratu dira horiek idazteaz. Komikia, berriz, Edorta Moreno "Txed"-ek marraztu du.

Bihar ekingo diote Aiaraldea Komunikazio Leihoko langile eta kolaboratzaileek egunkaria ohiko tokietatik banatzeari. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide