Kepa Sojo zuzendariak proiektu berria abiatu du dagoeneko; “Hileta” filme laburra hain zuzen. Bihar eta etzi Baranbion -Garrastatxun- ekingo dio artista laudioarrak grabaketari.
Pelikularen eskutik Kepa Sojok erronka berriari egingo dio aurre, euskaraz izango baita “Hileta”.
Istorio dramatikoa
Kepa Sojoren komediak arrakastatsuak izan badira ere -bere azkenengo filma Goya Sarietara izendatu zuten- “Hileta” pelikulan beste gertaera ilunagoak landuko ditu.
XX. mendeko hasieran girotutako hileta kontatuko du zuzendariak eta Carl Theodor Dreyer zuzendariaren “Ordet” filmea omenduko du.
Antzezleak
Kuttuna Filmak ekoiztuko du “Hileta” eta Eusko Jaurlaritzako diru-laguntza jaso du proiektuak. Antzezleen aldetik, telebistan ikusitako hainbat profesionalak lan egingo dute: Kandido Uranga, Itziar Atienza, Mikel Losada, Martxelo Rubio, Jose Ramón Soroiz, Josean Bengoetxea, Asier Hormaza, Jose Kruz Gurrutxaga eta Susana Soleto.