Hutsa bikote akustikoak crowfounding kanpaina abiatu du laugarren diskoa kaleratzeko. Lan hori Amnesia deituko da, bikote akustikoak sare sozialetan jakinarazi duenez. Karena.eu atariaren bidez jarri dute martxan crowfounding kanpaina.
Irailaren 22tik hasita urriaren 31ra arte Hutsaren laugarrenerako crowfounding-ean ekarpena egiteko aukera zabalik egongo da www.karena.eu webgunean.
Hutsa bikote akustikoa Maria Rivero ahots balmasedarra eta Eriz Perez gitarrista urduñarrak osatzen dute.
Crowfounding kanpainaren aurkezpen bideoa:
[video:https://www.youtube.com/watch?v=fyHmvQKf94s width:600 height:350]