Zenbai hedabidek zabaldu dute Daniel Sancho Jaraiz epaileak Natxo Urkixo Laudioko alkatea zigortu duela espainiar ikurra udaletxean ez jartzeagatik. Hilero 1500 euro ordaindu beharko lituzke alkateak -berak eta ez udalak- ikurra jarri arte.
Ikurra jarriko ez balu, inhabilitazioa jaso dezake Natxo Urkixok. Alkateak adierazi du epaia heldu dela udaletxera baina momentuz ez dutela irakurri. Ondorioz ez du baloraziorik egin oraindik.