EAJk berretsi du Almudena Otaola lehenengo hautagaia izango dela Araban senaturako

Erredakzioa 2015ko ira. 19a, 15:08

Atzo EAJko Aberri Buru Batzarra elkartu zen kongresu eta senaturako hautagaien zerrendak behin betiko onartzeko. Hauteskundeak abenduaren 20an izango dira.

Jeltzaleek Araba Buru Batzarrak osatutako zerrendak berretsi zituzten eta ondorioz Almudena Otaola foru batzarkide ohiak lehenengo hautagaia izango da Madrilgo senaturako Arabako lurraldean. Okondoarra ez ezik senaturako ere Joseba Amondo bigarren hautagaiaren ordezkoa izango da.   

Atzo EAJko Aberri Buru Batzarra elkartu zen kongresu eta senaturako hautagaien zerrendak behin betiko onartzeko.
Jeltzaleek Araba Buru Batzarrak osatutako zerrendak berretsi zituzten eta ondorioz Almudena Otaola foru batzarkide ohiak lehenengo hautagaia izango da Madrilgo senaturako Arabako lurraldean. Okondoarra ez ezik senaturako ere Joseba Amondo bigarren hautagaiaren ordezkoa izango da.
Kongresurako zerrendari dagokionez, Aiaraldeko beste bi jeltzale egongo dira arabar zerrendetan; Jon Karla Menoyo -Laudioko alkatea izandakoa- hirugarren hautagaia izango da eta Agurtzane Llano -Artziniegako alkate ohia- laugarrena, hurrenez hurren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide