"Internazionalista izateagatik epaituko dituzte Askapenako kideak"

Erredakzioa 2015ko ira. 17a, 19:08

GARAZI ZILONIZAURREKOETXEA (Amurrio, 1985) Askapenako kidea da. Erakunde internazionalistak Herri Epaiketa antolatu du Aiaraldean eta asteburuan gauzatuko dute egitarau oparo baten barruan.

GARAZI ZILONIZAURREKOETXEA (Amurrio, 1985) Askapenako kidea da. Erakunde intrenazionalistak Herri Epaiketa antolatu du Aiaraldean eta asteburuan gauzatuko dute.

Hasteko, zergatik herri epaiketa?
 
Askapenako 5 kide epaituak izango direlako: Walter, Aritz, David, Gabi eta Unai. Eta ez bakarrik kide horiek, baita Askapeña Bilboko Konpartsa eta zenbait elkarte.
Horren aurrean erabaki dugu "Herriak libre" dinamika sortzea.
"Estatu espainiarrak gu epaitu gaitu gure jarduera dela eta uste dugu badela garaia estatu espainiarra epaitzeko egindako sarraskiengatik."

Zergatik epaituko dute Askapena?

Internazionalistak izateagatik. Zehazki herri ezberdinetara joategatik Euskal Herrian gertatzen ari denaren inguruan hitz egiteko.

Zertan datza eskualdean abiatu duzuen egitaraua?

Atzo eta gaur pintxo-potean kalejirak egingo ditugu jendeak jakin dezan zer gertatzen ari den. Atzo Amurrion eta gaur Urduñan, pintxo-potean jende asko dago kalean eta une aproposa da mezuak zabaltzeko.
Eta igandean Herri Epaiketa egingo dugu Laudion. Goizeko 09:00etan murala egingo dugu Askapena Aurrera lelopean eta gero 11:00etan hitzaldia antolatu dugu auziperatuekin.
Walter Wendolyn ziur etorriko da eta beste baten partaidetza airean dago.
Etawasol saharar elkartea sortu zutenez Aiaraldean haiei ere laguntza eskatu diegu antzeko arazoa daukate Saharan. Bere laguntzari haima jarriko dugu Herriko Plazan eta tea eta goxokien bitartez Askapenari gertatzen zaionaren berri emango dugu.
Haiman bertan egongo da auziperatua eta kanpoan jarriko ditugu aulkiak jendeak entzun dezan hitzaldia.
12:30ean kalejira egingo da eta ondoren herri epaiketa gauzatuko dugu.
Herri epaiketan akusazio anitzak egongo dira; alde batetik gazteena, sahararrena, presoen mugimenduarena eta jakina Askapenakoa.
Akusazio finala Iruñean egingo da urriaren 3an.

Nork har dezake parte herri epaiketan?

Edonork parte har dezake. Jende gaztea zein nagusia. Ekimen zabala da eta bere helburua da internazionalismoa bultzatzea.
 
Zein izan da eskualdeko Askapenako taldeko jarduera?

Duela bi urte sortu genuen taldea eta lau edo bost pertsona joan dira urtero brigadetan Latinoameriketara, Palestinara edo estatu espainiarrera ere.

Hitzaldi ugari egin ditugu, batez ere brigaden kanpaina hasten denean

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide