Arakaldoko eta Arrankudiaga-Zolloko udaletxetan mozio bana onartu da gaur. Era horretan, datorren larunbatean, irailak 19, Laudion gauzatuko den Etxeratek deitutako mobilizazioari babesa eman diote eta herritarrei mobilizazio horretan parte hartzeko gonbita luzatu diete bi udaletxeek.
Arrankudiaga-Zollon EH Bilduko 4 ordezkariek mozioaren alde bozkatu dute eta EAJko hirurak abstenitu egin dira. Arakaldoko kasuan, ordea, mozioaren kontra bozkatu du EAJko zinegotzi bakarrak eta EH Bilduko 4 kideek alde bozkatu dute.
Urduñan, bere aldetik, aitorpen instituzionala onartu du udal gobernuak herritarrak mobilizazioan parte hartzera animatuz.
Orozkoko udalak ere bere atxikimendua eman dio manifestazioari. Izan ere, aurreko egunean onartu zuten mozioa EH Bilduren bi zinegotzien aldeko bozkei esker eta ADIE-ren abstenzioarekin. EAJko zinegotzi bat ere ezin izan zen udalbatza bilkurara bertaratu.
Halaber, Laudioko udal gobernuak bere babesa adierazi zuen aurreko asteartean