"Espainiar Estatua epaitzeko ekimena" igandean

Erredakzioa 2015ko ira. 15a, 10:09

Espainiar Estatuari “herri epaiketa” egingo diote datorren igandean Laudion. Askapenaren alde antolatutako ekimena izango da, Aiaraldeko herri mugimenduko hainbat kidek aurrera ateratakoa.

Espainiar Estatuari “herri epaiketa” egingo diote datorren igandean Laudion. Askapenaren alde antolatutako ekimena izango da, Aiaraldeko herri mugimenduko hainbat kidek aurrera ateratakoa.

Askapenaren aurkako auzia salatzeko ekimena izango da. Urriaren 19an hasiko da erakunde internazionalistaren aurkako epaiketa Entzutegi Nazionalean. Fiskaltzak seina urteko espetxe zigorra eskatzen dizkie erakunde horretako bost kideri, eta Askapena, Askapeña konpartsa eta Herriak Aske eta Elkartruke elkarteak ere legez kanpo uztea eskatzen du.

Hori dela eta, “herri epaiketen” ekimena jarri dute martxan Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan, “Espainiar Estatuaren inperialismoa epaitzeko”. Testuinguru horretan sartzen da Laudioko ekimena.

Astean zehar, Amurrion eta Urduñan

Ekimen hori, baina, ez da Laudiora mugatuko, Amurrion eta Urduñan ere kale ekitaldiak egingo baitituzte, ostegun eta ostiralean, hurrenez hurren.

Iganderako, berriz, goizetik arratsaldera bitarteko egitaraua prestatu dute Laudion. Goizeko bederatzietan murala egingo da, La Granja kiroldegiaren alboan. Handik bi ordura hasiko da auziperatuen hitzaldia, Herriko Plazan. Jarraian, Herri Manifestazio batek zeharkatuko du herria, eta Herri Epaiketa egingo da gero.

Herri bazkariarekin bukatuko da eguna, 15:00etan. Ondorengo lekuetan lortu daitezke bazkarirako tiketak: Urduñan (Mugalden), Amurrion (Txokogorrin), Aretan (Kultur Etxean) eta Laudion (Iratxo eta Ilargi tabernetan). Tiketak 7 euro balio ditu, baina ikasle eta langabetuek 5 euro ordaindu beharko dituzte.

Herri Epaiketa iragartzeko Laudion eginiko prentsaurrekoaren bideoa:

[video:https://www.youtube.com/watch?v=6RWtq2-9kOM]

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide