Gaueko 21:00etan aktibatuko du Segurtasun Sailak alerta laranja haizearen ondorioz. Bihar arte mantenduko da eta goizeko 10:00ak aldera bukatutzat emango dute alerta.
EAEko menditan 120 kilometro orduko haize boladak iragarri ditu Euskalmet euskal zerbitzu metereologikoak eta ondorioz zuhurtasunez jokatzeko deia zabaldu dute erakundeek.
Bereziki EAEko mendebaldean emango da haize bortitza iragarpenen arabera, hau da, Aiaraldean besteak beste.
Arratsaldean alerta horia piztu dute haizeak 100 kilometro orduko abiadura hartu baitu zenbait lekutan. Haize boladak Henri ekaitz tropikalak eragin dituela azaldu du Euskalmetek.