Jon Karla Menoyo, Almudena Otaola, Agurtzane Llano eta Joseba Amondo hautatu ditu EAJk parlamentu eta senaturako

Erredakzioa 2015ko ira. 11a, 08:58

Atzo onartu zituen Arabako EAJk hauteskunde nagusietan parte hartuko dituzten zerrendak. Hautatutako pertsonen artean eskualdeko 3 jeltzale daude; Jon Karla Menoyok eta Agurtzane Llanok -Laudio eta Artziniegako alkatea ohiak, hurrenez hurren- Kongresurako zerrenda osatuko dute. Joseba Amondok -Arabako Burukide ohia- eta Almudena Otaola okondoarra -Arabako biltzarkide ohia-, ordea, Senaturako zerrendan egongo dira.

Atzo onartu zituen Arabako EAJk hauteskunde nagusietan parte hartuko dituzten zerrendak. Hautatutako pertsonen artean eskualdeko 3 jeltzale daude; Jon Karla Menoyok eta Agurtzane Llanok -Laudio eta Artziniegako alkatea ohiak, hurrenez hurren- Kongresurako zerrenda osatuko dute. Joseba Amondok -Arabako Burukide ohia-, ordea, Senaturako zerrendan egongo da.

Prozedura jarraituz Euzkadi Buru Batzarrak agiri bakarrean jarriko ditu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zerrendak, jarraian, irailaren 18an, osteguna, EAJ-PNVren Aberri Batzarrari aurkezteko, honek bozka dezan.

Gainontzeko hautagaiak

Aiaraldeko hautagaien zerrendakideak hurrengoak izango dira. Kongresurako: Zuzenbidean lizentziatua eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko sailburu ohia, Mikel Legarda Uriarte; egungo Bastidako alkatesa den Laura Pérez Borinaga, Zuzenbidean lizentziatua eta EGIren Herrialde Batzordeko kide den Joseba Díez Antxustegi; bide, ubide eta portuetako ingeniari den Irantzu Allende; eta Gasteizko zinegotzi ohia den Jone Zamarbide.

Senaturako zerrendan hurrengoak aurkeztuko dituzte: Almudena Otaola, Arabako Biltzarretako kide ohia; Juan Carlos Medina, Gesaltzako alkatea; Rosa Peral, Arabako Kalkulu Zentroko arduradun ohia; Zuriñe Rodríguez abokatua eta Rubén Barrena, aurreko agintaldian Asparrenako udalean zinegotzi izanikoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide