Aiarako eskualdeak eta Nerbioi Garaiak, Aiaraldeak alegia, gorakada izan du helmuga turistiko moduan uda honetan, %4 igoera izan baititu bisitetan iazko udarekin alderatuz.
Azken datuek joera hori erakusten dute, izan ere uztailaren 1aren eta abuztuaren 31ren bitartean 482 bisitari gehiago zenbatu dira aurten, iazko 3.068 bisitariekin alderatuta.
Datuak zehatzago aztertuta ikusten da bidaiarien gehiengoa, 2.148 hain zuzen, EAEkoa izan dela. Horietatik 911 arabarrak eta 870 bizkaitarrak izan dira.
Katalunia, Madril eta Valentziako bisitarien presentzia ere nabarmena izan da, osotara 979 bisitari zenbatu dira -espainiar estatutik-.
Nabarmena izan da, frantziar estatutik etorritako bidaiarien kopurua ere, guztira 337.