Laudioko eta Urduñako udalek errefuxiatuak hartzearen aldeko adierazpen instituzionala egin dute

Aimar Gutierrez Bidarte 2015ko ira. 11a, 08:50

Laudio eta Urduñako udalek adierazpen instituzionalak onartu dituzte, Ekialde Hurbilean, eta bereziki, Sirian, bizitzen ari diren gerrate eta krisi humanitario sakonak eragindako errefuxiatuei elkartasuna eta laguntza adieraziz.

Bi udalek gogorki salatu dute Europar Batasunak 2500 pertsona errefuxiatuen heriotza sortu duen sarraskiaren aurrean abiarazitako politikak, bai eta herrialde ugarik erakutsitako immobilismo eta arduragabekeria.

Laudio eta Urduñako udalek adierazpen instituzionalak onartu dituzte, Ekialde Hurbilean, eta bereziki, Sirian, bizitzen ari diren gerrate eta krisi humanitario sakonak eragindako errefuxiatuei elkartasuna eta laguntza adieraziz.

Bi udalek gogorki salatu dute Europar Batasunak 2500 pertsona errefuxiatuen heriotza sortu duen sarraskiaren aurrean abiarazitako politikak, bai eta herrialde ugarik erakutsitako immobilismo eta arduragabekeria.

Exodo masibo hori Mendebaldeko herriek eta Europar Batasunak NATO bezalako erakundeen bidez, urte luzez, Irak, Libia, Afganistan eta Siria bezalako Ekialde Hurbileko herrietan gauzatutako okupazio militarraren ondorio dela adierazi dute eta bertako ezegonkortasun egoeraren erantzule gisatzat jo dituzte.

Jarrera aktibo eta solidarioa

Hori guztia dela eta bi udalek neurriak hartzeko deia zabaldu diote Europar Batasunari, Eusko Jaurlaritzari eta Arabako zein Bizkaiko Foru Aldundiei, eta jarrera aktibo eta solidarioa izan dezaten eskatu.

Urduñako eta Laudioko udalek errefuxiatuak hartzeko prestutasuna erakutsi dute, horretarako beste udalekin koordinatu eta laguntza sare bat sortzeko konpromiso sendoa hartu dute.

Halaber, Urduñako udalak, bere adierazpenean, argi utzi nahi izan du, Urduñako herriak horrelako egoeren aurrean erakutsi duen laguntzeko prestutasuna eta jarrera solidarioa.

Laudioko adierazpenak EHBildu, EAJ, OMNIA, PSE eta PPren botoekin atera da aurrera. Urduñako adierazpen instituzionalak EH Bildu eta EAJ udal taldeen babesaz onartu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide