Tradizioari jarraituz, Aiara, Okondo, Amurrio eta Burgos arteko mugarriak berrikusiko dituzte bihar

Erredakzioa 2015ko ira. 11a, 08:32

Mendez mendeko tradizioari jarraituz Aiara, Okondo, Amurrio eta Burgos arteko mugarriak berrikusiko dituzte bihar, irailaren 12an. Ibilbidea bost urtean behin egiten da eta helburua mugarriak dagokien tokian jarraitzen dutela egiaztatzea da.

Ibilbidea 9:00etan hasiko da “Mojón alto” delakoan eta bertatik bi talde aterako dira. Batak Txarlazorantz joko dute Bizkaiko muga berrikusteko eta besteak Tologorritik Angulorako bideari ekingo dio Aiarakoak ikusteko.

Ekitaldian Arabako Foru Aldundiko, Aiara, Okondo eta Amurrioko Udaletako, Aiara Ermandadeko eta Larruazabaleko eta Lezamako Kontzejuetako ordezkariak egongo dira. Burgos partetik, Llorengoz herriko, Villalba de Losa eta Losa Haraneko Udaleko ordezkariak egongo dira.

Lurralde gatazka

1573an Valladolideko Erregearen kantzelergoak bi lurraldeen arteko mugak ezarri zuenetik, gatazkak ugariak izan dira. Horregatik hain zuzen ere, artzainek bertan parte hartzea ohikoa da, izan ere, beraiek dira mugarrien kokapena hoberen ezagutzen duten pertsonak. Gainera, bazka kontuetan asko eragiten die.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide