Hasi dira eskualdeko futbol taldeen denboraldiaurreak

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2015ko ira. 9a, 14:00

Amurrio, Urduña, Arrankudiaga eta Laudioko futbol taldeek hasi dituzte denboraldiaurreak. Amurrio izango da denboraldiaurrea bukatuko duen lehen taldea, izan ere, larunbatean bukatuko du.

Amurrio Klubak ondo hasi du denboraldiaurrea. Oraingoz ez diote golik sartu taldeari, baina bukatzeko bi partidu geratzen zaizkio. Gaur C.D Urduñaren aurka arituko da.  Basarten 19:00ean eta larunbatean, berriz, Mungia eta Gatikaren aurka Legardan.

Amurrio, Urduña, Arrankudiaga eta Laudioko futbol taldeek hasi dituzte denboraldiaurreak. Amurrio izango da denboraldiaurrea bukatuko duen lehen taldea, izan ere, larunbatean bukatuko du.

Amurrio Klubak ondo hasi du denboraldiaurrea. Oraingoz ez diote golik sartu taldeari, baina bukatzeko bi partidu geratzen zaizkio. Gaur C.D Urduñaren aurka arituko da.  Basarten 19:00ean eta larunbatean, berriz, Mungia eta Gatikaren aurka Legardan.

C.D Laudiok, ordea, bere denboraldiaurrea hasi berri du. Larunbatean jokatu zuten lehen partidua eta garaipena lortu zuten. Iberlandaren aurka aritu ziren 3-0 emaitza lortuz. Atzo, ordea, Deutuko taldearen aurka jokatu zuen eta ez zuten garaipenik lortu, 0-1eko emaitzarekin bukatu baitzen partidua.Hauek dira izango dituzten lagunarteko partiduak:

*Iurretako-Laudio: 2015/09/13

*Laudio- Urduña: 2015/09/16

C.D Altzarratek ere oso ondo hasi du denboraldiaurrea. Izan ere, jokatutako lehen partiduan 9-0ko garaipena lortu zuen Laudioko nesken talde berri honek. Nanclaresen aurka jokatutako partidua izan zen. Hurrengoa, larunbatean jokatuko dute Santurtziko Peña Athletic-en aurka. 

C.D Indarrak ere, hasi du denboraldiaurrea. Abuztuaren 31an hasi zituzten entrenamenduak.

C.D Urduñako gizonezko denboraldiaurreko partiduak gaur hasiko dira, lehen aipatutako modua., Amurrio klubaren aurka. Hauek dira hurrengo partiduko datak:

 *Laudio -Urduña: 2015/09/16

*Urduña - Solokoetxe: 2015/09/19

*Indarra -Urduña: 2015/09/24

*Urduña - Itugarpe: 2015/09/27

Emakumeek, ordea, igandean jokatuko dute euren lehen partidua:

*Urduña - Lakua: 2015/09/13

*Urduña – Torpedo Zuribeltz: 2015/09/19 edo 20

*Urduña - Itugarpe: 2015/09/26 edo 27

*Urduña - Santutxu: 2015/10/3 edo 4

Urduña Hiriko XI. Txapelketa larunbatean

Denboraldiaurreaz gain, C.D Urduñak “Urduña Hiria Txapleketa” antolatu du. Larunbatean jokatuko dira partidu guztiak. Hiru taldek parte hartuko dute, Lakua, Balmaseda eta Urduña. Partiduak arratsaldeko 18:00ean hasiko dira, lehenengo Lakua Balmasedaren aurka jokatuko da. Ondoren, 19:00ean Urduñak aurreko partiduko galtzailearekin jokatuko du. Bukatzeko 20:00ean Urduña, lehenengo partiduko irabazlearen aurka arituko da.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide