Hasi da mendi duatloien denboraldia eta horrekin batera gure eskualdeko kirolariak ere martxan jarri dira. Igartzan izan zen larunbatean lehen mendi duatloia eta Kepa Vallejok, AiaraBike taldeako 3.postua lortu zuen.
Kepak ezin izan zuen hasierako kirolariak harrapatu oinetan atera zitzaizkion maskuilo batzuen erruz. Baina horrela eta guztiz ere, 3. postuan iritsi zen helmugara. AiaraBike taldeko beste kirolariek ere ondo aritu ziren. Sergio Markina 5. geratu zen. Jon Duranak ordea, 14. postua lortu zuen, baina 2. sub 25 kategorian. Joseba Garcia 15.ena heldu zen helmugara. Taldekideen lasterketa horrek, taldeka lehen postua lortzea ekarri zuen.
Lasterketaren hasieran korrikan 5 km egin behar zituzten, ondoren 13,5 txirrindulaz eta gero beste 3 korrikan.
Hurrengo mendi duatloien datak
-Irailak 12: Ibarra (Gipuzkoa)
-Irailak 20: Urduña (Bizkaia)
-Irailak 26: Mallabia (Bizkaia)
-Urriak 3: Arriaran (Gipuzkoa)
-Urriak 11: Lizarra (Nafarroa)
-Urriak 17: Amurrio (Araba) Euswkal Herriko Txapelketa
-Urriak 25: Zalla (Bizkaia)
-Urriak 31:Zubieta (Gipuzkoa)
-Azaroak 8: Usansolo (Bizkaia)
-Azaroak 15: Zeberio (Bizkaia)
-Azaroak 22: Amasa (Gipuzkoa)
-Azaroak 29: Biriatu (Iparralde)
Abenduak 6: Leioa EHU (Bizkaia)
-Abenduak 13: Zeanuri (Bizkaia)