“Espainiar Estatu inperialistari Herri Epaiketak” ekimenaren baitan ekintza desberdinak antolatu dituzte Aiaraldean. Ekimenak espainiar estatuak Euskal Herriarekiko eta estaturik gabeko beste herriekiko, nahiz Ameriketako sarraskian edota Sahararen ukazio eta zapalketan duen ardura salatzea du helburu.
Ekimenari hasiera Amurrion emango zaio, hilaren 17an, arratsaldeko 20:00etan egingo duten kale ekitaldiarekin. Hurrengo egunean, berriz, Urduñan izango dira, 20:30etan, bigarren kale ekitaldi bat egiteko.
Laudion ekimenaren zati handiena ospatuko da. Irailaren 20rako goiz osorako plana antolatu dute. Hasteko murala egingo dute, goizeko 9:00etan, polikiroldegi ondoko horman. Ondoren, 11:00etan auziperatuen hitzaldia egongo da herriko plazan. 12:30etan, berriz, Lamuza plazatik manifestazioari hasiera emango diote, ondoren ekimenaren muinera heltzeko: Herri Epaiketa izango dena. Goizak amaiera joko du Herriko Plazan 15:00etan egingo den bazkariarekin.
Bazkarirako tiketak Urduñako Mugalden, Amurrioko Txokogorrin, Aretako Kultur Etxean eta Laudioko Iratxo eta Ilargin eskuratzeko aukera egongo da.