Naturayala blogeko kideek sarrera berria egin dute, Gustavo Abascalek idatzi du testua eta Mario Corralek sinatu ditu argazkiak:
“Amurrio eta Laudioren artean, 8 kilometroko Nerbioi Paseo Linealean ibaien lotutako hegazti espezie ordezkaritza zabala ikus daiteke.
Naturayalak hurrengo espezien argazkiak jaso ditu: Martin arrantzalea, Buztanikara horia, Uroiola, Lertxun hauskara, Ubarroi handia, Kuliska txikia, Lertxuntxo handia eta Basahatea.
Beste hainbat espezie hango zuhaitz eta zuhaixka adarren artean mugitzen dira: errekatxindorra, txinbo kaskabeltza, zozo arrunta, txepetxa, amilotx urdina, kaskabeltz handia eta pinu kaskabeltza, okil txikia, txantxangorria eta are iheskorra benarriz nabarra.”