Aiaraturreko presindentea den Iñaki Vivanco eta Paula Bilbao gerentea Arabako diputazioan batzartu ziren Cristina Gonzalez, Turismo eta Foru Administrazioko diputatuarekin eta Juan Felipe Garcia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo zuzendariarekin. Bileraren helburua Aiaraldea eta txakolinaren ibilbidea turismorako interes-gune bezala sustatzeko bi entitateen arteko elkarlanean sakontzea izan zen.
Horrez gain, eskualdeko turismo orokorra areagotzeaz eta sektore horretako lankidetzaren inguruan ere aritu ziren. Aiaraturrek adierazi du lanean jarraituko duela orain arte landutako ildo berean; eskualdearen turismo sustapena, azoketan parte hartzea eta Aiaraldearen turismo eskaintza egituratzen.