Arabako Foru Aldundiak Musika Taldeen IX. Lehiaketarako deia egin du

Erredakzioa 2015ko abu. 20a, 09:08

Arabako Foru Aldundiak Musika Taldeen Lehiaketaren beste edizio bateko oinarriak argitaratu ditu. Bederatzigarren urtez jarraian diruz lagundu nahi ditu hemengo bertako talde berriak.

Arabako Foru Aldundiak Musika Taldeen Lehiaketaren beste edizio bateko oinarriak argitaratu ditu. Bederatzigarren urtez jarraian diruz lagundu nahi ditu hemengo bertako talde berriak.

Helburua musika ekimen berri eta hemengo bertakoak sustatzea da. 6.000 euro emango dizkio musika talde onenari, eta gainera, sari berezi bat egongo da euskarazko talde onenarentzat. Bi sarituak haien emanaldia zuzenean ikusi eta gero hautatuko dira. Jimmy Jazz aretoaren eskenatokian emango dituzte kontzertuak, non udazkenean finalera iritsi diren zortzi taldeek bi kontzertuak emango dituzten.

Lehiaketara aurkeztu nahi diren grabazioak aurkezteko epea datorren irailaren 21ean bukatuko da, eta musikagintzako profesionalek osatuko dute epaimahai kalifikatzailea.

Aurtengoa lehiaketa honen bederatzigarren edizioa da –lehen Arabako Maketa Lehiaketa izena zeukan–, eta Arabako beste talde batzuk saritu ditu; hala nola, Die Hard, Similar Interests, Kodigo Norte, Los Fontane edo Plagarock.

Lehiaketan parte hartzeko baldintzak

Taldea osatzen duten pertsonetatik bat behintzat Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta egon beharko da. Eta arrazoi beragatik, parte hartuko duten taldeen beste baldintzetako bat hurrengokoa da: ezin dute inolako diskografia lanik merkatuan izan, ez eta inolako kontraturik diskografia konpainiekin.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide