Abuztuaren 15ean ospatuko da Arabako Artzain Txakur Txapelketaren LII. Edizioa, Araian. Bertan parte hartuko duten artzainen gehiengoa Aiaraldekoa izango da.
Guztira bost parte hartzaile joango dira eskualdetik: Fidel Alonso aretarra eta bere “Suit” txakurra, Soxoko Jose Mari Aguirre eta “Riki”, Txutxi Larrazabal eta “Mendi” eta Joseba Kuadra eta “Roki” laudioarrak eta Olabezarreko Asier Bolibar eta “Kobi”.
Eskualdeko bost parte hartzaileei beste bi batuko zaizkie txapelketan: Ilarduiako Jose Mari Jauregi (“Leze” eta “Sorgin” txakurrekin) eta Aramaioko Fernando Etxebarria (“Argi” eta “Toki” txakurrekin).
Txapelketa 18:00etan hasiko da, eta Fernando Etxebarria eta Unai Lekuonari omenaldia egingo zaie.
Aretan 2011an eginiko txapelketa:
[video:https://www.youtube.com/watch?v=HzLdgfsGXmA]