Uluburun ontzia duela 3000 urte hondoratu zen, Turkiatik gertu, kobre lingoteez eta bestelako objektu baliotsuz beteta. Arkeologo talde batek itsasontzi horren arrastoen erreplika bat egin du, umeentzako proiektu didaktiko bat sortzeko.
Proiektu didaktiko hori Artziniegako eta Aiarako igerilekuetan egongo da irailaren hasieran. 7-14 urte bitarteko ume eta gazteei zuzendua dago. Parte hartzera animatzen direnek Uluburunen arrastoek arten igeri egin ahal izango dute.
Parte hartzea erabat doakoa da. Parte hartzaileek uraren azpian igeri egiten jakitea da baldintza bakarra. Izen-ematea, baina, aurretik egin beharko da, 945399013 telefono zenbakira deituaz. Aiaran irailaren 3an egongo da Uluburun, eta 2a baino lehen egin beharko da izen ematea. Artziniegan, berriz, aurreko egunean egongo dira itsasontziaren arrastoak, eta irailaren 1ean eman ahalko da izena beranduenez.