Astelehenean bildu ziren Aiaraturreko presidentea eta gerentea (Iñaki Vivanco eta Paula Bilbao) Arabako Foru Aldundiarekin. Arabako Turismo eta Foru Administrazioko Ahaldun den Cristina Gonzalez Calvarrekin eta Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo zuzendaria den Juan Felipe Garciarekin bildu ziren Vivanco eta Bilbao.
Aiaraturreko ordezkariek euren burua aurkezteko baliatu zuten bilera, eta turismo elkartearen “proiektu izarra” ere izan zuten mintzagai: “Txakolinaren ibilbidea”.
Balizko elkarlana
Beste hainbat kontuez ere mintzatu ziren: turismoaren gorakadaz eta sektorean Aldundiaren eta Aiaraturren artean egon daitekeen balizko elkarlanaren inguruan, eskualdea “modu global batean” promozionatzearen helburuarekin.