Aiaraldean abuztuak eta irailean ospatuko diren festa guztien egitarauak mugikor aplikazio bakar batean bildu ditu Aiaraldea Komunikazio Leihoak. Aplikazioa mugikorrera jaitsita, erabiltzaileak egun bakoitzean Aiaraldean zer jai-ekintzaz gozatu daitekeen kontsultatu ahal izango du, ospakizunen xehetasunen berri izatearekin batera.
Hemen kontsultatu edo jaitsi daiteke aplikazioa.
Egitarauak kontsultatzeaz gain, WhatsApp bidez Aiaraldea Komunikazio Leihoko erredakzioarekin kontaktuan jartzeko aukera ematen du aplikazioak. Horrela, erabiltzailea berriemaile bihurtu daiteke, jaien informazio zein argazkiak bidaliaz.