Aiaraldeko udako jai guztiak aldizkari berezi batean bilduta, kalean eskuragai

Erredakzioa 2015ko abu. 4a, 09:12

Iaz bezala, aurten ere udako jaiei buruzko paperezko gehigarri berezia argitaratu du Aiaraldea Komunikazio Leihoak. Kolore hutsezko ia 70 orri ditu aldizkariak, eta abuztua eta irailean bitartean eskualdean egongo diren jai guztien egitarauak biltzen ditu, 30 guztira.

Iaz bezala, aurten ere udako jaiei buruzko paperezko gehigarri berezia argitaratu du Aiaraldea Komunikazio Leihoak. Kolore hutsezko ia 70 orri ditu aldizkariak, eta abuztua eta irailean bitartean eskualdean egongo diren jai guztien egitarauak biltzen ditu, 30 guztira.

Honako herri guzti hauen egitarauak biltzen ditu aldizkariak: Kexaakoak, Luiaondoko Santo Domingo eta San Lorentzokoak, Soxokoak, Etxaurrengoak, Luxokoak, Opellorakoak, Kobatakoak, Beotegikoak, Menagaraikoak, Okondokoak, Arrankudiagakoak, Atxetakoak, Amurriokoak, Aloriakoak, Larrabekoak, Lekamañakoak, Baranbiokoak, Laudiokoak, Latiorrokoak, Orruño kalekoak, Kalebarriakoak, La Antiguakoak, Koroatze Jaienak, Orozkokoak, Ibarrakoak, Berazakoak, Goikirikoak, Urigoitikoak eta Artziniegakoak.

Egitarau hutsak baino gehiago: Elkarrizketak, erreportajeak...

Orrietan, baina, irakurleak ez ditu egitarau hutsak soilik topatuko. Jaien antolatzaile, pregoilari zein protagonistei eginiko elkarrizketak, festen jatorriei buruzko erreportajeak... makina bat testu ditu gehigarriak, jaietan ondo murgiltzeko haina.

Gaur ekin diote Aiaraldea Komunikazio Leihoko langile eta boluntarioek aldizkaria doan banatzeari, eskualdeko saltoki, kale, geltoki, taberna zein bestelako guneetatik. Aiaraldea Herri Elkargoko kideek, berriz, euren etxean jasoko dute euren alea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide