Tubacex enpresak azaldu du 14 milioi euroko mozkinak izan dituela 2015eko lehen seihilekoan. Taldeak nabarmendu du bere etekinek %1,8an gora egin dutela.
Guztira 302,5 milioi euro fakturatu ditu 2015 lehenengo sei hilbateetan, iaz baino %9,4 gehiago. Enpresak gaineratu du emaitzak hobetu dituela nahiz eta egoera oso gorabeheratsua izan den merkatuetan.
Juan Esmorís kontseilariak iragarri du 2015eko bigarren seihilekoa gogorra izango dela, erregaien prezioak ez baitira igoko.
Aldi berean, enpresatik argitu dute emaitza onak erdietsi dituztela kostuak murriztu eta malgutasun neurriak hartu dituztelako. Hori ez ezik, IBF eta Prakash enpresak ere bereganatu ditu Tubacexek.