Naturazaletasun hedonista

Badago natur-zaletasun heroiko bat, itxoite luzez, esnatze goiztiarrez, neke ugariz eta pazientzia eskergaz egina. Erabateko konpromisoa eskatzen du, erdietsitako saria askotan ez baita eskatutako eginahalaren parekoa. Irrikatzen den espeziearen ikustaldi iheskor bat, segundo eskasak iraungo duen begirada trukea, agian irudi batean islatuko dena… ala ez.

Badago natur-zaletasun heroiko bat, itxoite luzez, esnatze goiztiarrez, neke ugariz eta pazientzia eskergaz egina. Erabateko konpromisoa eskatzen du, erdietsitako saria askotan ez baita eskatutako eginahalaren parekoa. Irrikatzen den espeziearen ikustaldi iheskor bat, segundo eskasak iraungo duen begirada trukea, agian irudi batean islatuko dena… ala ez.

Edozein dokumentala ikustean, edo dokumentala posible egiten duen ezagutzaren aurrean, askotan ez gara ohartzen zenbateko neke eta inplikazioa dagoen irudi eder horien atzean.

Badago beste natura-zaletasun zentzuzko eta metodikoagoa, behaketa sistematiko eta programatuez egina, aurretik finkatutako helburu eta prozedura jakinak jarraitzen dituena.

Profesionalek koordinatutako lan hauei esker, naturzale “amateur”-ok ere aukera daukagu apurka-apurka zientzia eta ezagutza eraikitzeko.

Eta hala, SACRE, NOCTUA, SARE, BMS eta holako programei esker, landetako hegazti, gau harrapari, anfibio-narrasti eta tximeletei buruz dugun ezagutza zabaldu egiten da epe luzera egindako jarraipenen bidez.

Jainkoei esker, badago ere beste natura-zaletasun mota bat, alper eta hedonista. Udaberriko lehen beroak iristen direnetik udazkeneko hotzak itzuli arte, gogoz ekiten diot “dolce far niente”-tik hain antzeko den honi.

Ba al dago ba belazean etzanda gure inguruan borborka dabilen belazetako jendearen bizitza xeheak mirestea baino plazer handiagorik?

Gure landa, zelai eta basoetako argiunetan loratzea aspaldi hasi zen. Eta hara non ageri diren, distira koloretsuen artean bere hegaldi ezbaitsu bereizgarriaz, loreen arteko loria, pinpilinpauxak.

Tximeleten unibertsoa zabala eta anitza da oso, ugariak bere espezie eta familiak, sinestezinak helduek nahiz beldarrek beste intsektu edo landareekin sortzen dituzten harremanak, harrigarriak bere metabolismoaren misterioak. Oraingoan, ordea, ezagutza guzti hauek uxatzen ditut, eta eguzkiaren epeltasunean, belazean etzanda, edertasun hegalarien behatze huts eta alaian urperatzen naiz, gero eta sakonago.

Ardo eta arrosa egunak, zioen poetak. Tximeleta egunak, gehituko nuke.

 

Though nothing can bring back the hour

Of splendour in the grass, of glory in the flower…”

Nahiz eta ezerk ez didan unea itzuliko

Belaze arteko disdirarena, lore arteko loriarena…”

William Wordsworth

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide