Bilboko Merkataritza Ganberako presidenteak, Jose Angel Corresek, nazioarteko potentzia nagusiek eta Iranek programa nuklearra mugatzeko lortutako akordioak Tubacex eta Tubos Reunidos enpresei negozio aukera berriak eskainiko dizkiela azpimarratu du hedabideetan jasotako adierazpenetan.
Izan ere Irango petrolio ekoizpena merkaturatzea ahalbidetuko du sinatu berri den nazioarteko akordioak eta horrek hodiak ekoizten aritzen diren Aiaraldeko enpresa bien negozio aukerengan eragin zuzena izan dezake.
Lazaro Ituarte
Lazaro Ituarte enpresak Iranekin izandako harreman komertzialek atxiloketa bi eragin zituzten duela bi urte. Europar Batasunak Irani ezarritako blokeo ekonomikoaren ondorioak azaleratu ziren hartan eta egoera aldaketak enpresa honentzako negozio aukerak ere leheneratu ditzake.