EH Bilduren ustez eskualdeko ur-horniketa arazoak konpondu behar dira legealdi honetan

Erredakzioa 2015ko uzt. 17a, 10:12

Kike Fernandez de Pinedo, Nerea Cerrillo eta Iñaki Ulibarri EH Bilduko biltzarkide arabarrak eskualdean egon dira -Markixanako EDAR eraiki behar den eremuan, Maroñoko urtegian, Izoriako ur biltegian eta Nerbioiko hainbat isurketa puntutan besteak beste- eta ur-horniketa eta saneamendu arazoak berehala konpondu behar direla azpimarratu dute.

Koalizioko kideek aipatu dute azken 4 urteetan PPk ez duela ezer egin eta arazoei erantzuteko garaia dela.

Urak tratatu gabe Nerbioi ibaian

Ordezkari politikoek gogoratu dute Goi Nerbioko ur-arazketa eta saneamendurako lana interes orokorreko egitasmoa izendatu zenetik hogei urte pasa direla eta oraindik ez direla lanak hasi. Horren ondorioz, oraindik eskualdean ura tratamendurik gabe ibaira isurtzen da.

Ur-horniketari behin betiko irtenbidea ematea oso garrantzitsua dela nabarmendu dute EH Bilduko kideek. Atal horretan, hainbat lehentasun zehaztu ditu EH Bilduk: horien artean, Arrastarian dauden ur-horniketarako arazoak konpondu, Angostinatik Artziniegara doan hoditeria berritu eta Aiarako herriei ur horniketa bermatu. Azkenik, Baranbion sistema aldatu egun bost biltegi erabiltzen dituzte eta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide