Tubacex enpresak ez du baztertzen enplegu erregulazio espedienteak egitea

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2015ko uzt. 8a, 12:16

Tubacex enpresak jakinarazi duenez, ez du datozen hilabetetarako Enplegu Erregulazio Espedienterik baztertzen. Bere aplikazioa uda ondorengo eskarien eboluzioaren araberakoa izango dela diote arduradunek.

Tubacex enpresak jakinarazi duenez, ez du datozen hilabetetarako Enplegu Erregulazio Espedienterik baztertzen. Bere aplikazioa uda ondorengo eskarien eboluzioaren araberakoa izango dela diote arduradunek.

Antza, petrolioaren prezioaren jaitsierarekin batera Tubacexek fabrikatzen dituen soldadurarik gabeko altzairu herdoilezinezko tutuen eskaria nabarmen jaitsi da iaztik hona. Egoera dela eta, enpresak fabrikazio kostuak murrizteko epe motzeko neurriak hartu dituela azaldu du, nahiz eta inbertsio estrategikoei eutsi egin dion. Langileei dagokionez ere neurri txikiak hartu dituztela aipatu dute.

Haien esanetan, Arabako fabriketan EEEa aplikatzea saihestu nahi dute. Italian, ordea, aplikatu dute, eta Austrian EEE erdia ezarri dute. Amurrio eta Laudion ekoizpena nabarmen murriztu dela adierazi dute enpresatik, hiru txandetatik bira, zenbait egunetan ekoizpena geldituz.

Hala ere, egoerari aurre egiteko aipatutako neurrien artean, kostuen murrizketari negozioa dibertsifikatzeko plana gehitu behar zaio, petrolioarekiko dependentzia eta nikelaren lurrunkortasuna txikitzeko.

Hori guztia dela eta, zuzendaritzatik aurreikuspen baikorra egin dute. Izan ere, merkatuan duten egoerari erreparatuta, enpresa krisitik indartuta irtengo dela deritzote.

Enpresak eboluzio handia jasan du

Enpresaren azken urteetako eboluzioa oso handia izan da, esportatzen zuen enpresa izatetik, multinazionalera izatera pasatuz. Guztira 12 ekoizpen fabrika ditu, 1900 langileekin. 300 bezerok erosten dituzte Tubacex-en egindako tutuak, 100 herrialdetik gorakoak. Une honetan, soldadurarik gabeko altzairu herdoilezinezko tutuetan mundu mailako lidergoa du.

Datuei dagokionez, 2014an 23,7 milioi euroko irabazi gordinak izan zituzten, 2013an baino %58,3 handiagoak.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide