"Denetarik daukagu Salmantoneko Jaietan, momentu paregabeak pasatzeko"

Txabi Alvarado Bañares 2015ko uzt. 9a, 19:38

Irantzu Menoyo Larrazabal (Salmanton, 1990) Salmantoneko Jaien antolakuntzan dabil. Igandean hasiko dira herriko festak, eta hurrengo asteburura arte luzatuko dira.

Berrikuntzarik dakarte aurtengo Salmantoneko Jaiek? Zertan?
Egia esanda ez dago berrikuntza handirik, baina iaz Zumba irakasle bat etorri zen eta nahiko harrera ona izan zuen. Aurten ere etorriko da, beraz.
Baina denetarik daukagu festetan aritzeko: mus txapelketa, haurrentzako jolasak, musika...

Irantzu Menoyo Larrazabal (Salmanton, 1990) Salmantoneko Jaien antolakuntzan dabil. Igandean hasiko dira herriko festak, eta hurrengo asteburura arte luzatuko dira.

Berrikuntzarik dakarte aurtengo Salmantoneko Jaiek? Zertan?
Egia esanda ez dago berrikuntza handirik, baina iaz Zumba irakasle bat etorri zen eta nahiko harrera ona izan zuen. Aurten ere etorriko da, beraz.
Baina denetarik daukagu festetan aritzeko: mus txapelketa, haurrentzako jolasak, musika...

Nondik dator botilaren eta tartaren zozketaren tradizioa?
Ni dakidala beti egin izan da zozketa hori. Urtero okindegiak (Marta eta Dastaketa) tarta bana oparitzen digute jaietarako laguntza moduan eta horiek izaten dira gero zozkatzen ditugunak.

Tarte hau baliatu nahi dut eskerrak emateko jaietan laguntzen gaiztuzten guztiei.

Uztailaren 18an, gau partean, mozorrotuak dauden guztiei sariak banatzea aurreikusi duzue. Jende asko animatuko dela uste duzue?
Dagoen jendearen araberakoa izan ohi da hori normalean, eta baita dagoen giroaren araberakoa ere. Beraz, espero dugu aurten mozorratutako pertsona asko egotea.

3:30etan biskotxoa eta txokolatea banatuko dituzue "zutik mantentzen direnen artean". Zaila da ordu horretara arte zutik mantentzea edo badago giroa Salmantonen?
Salmantonen beti dago giro ona (barreak). Denbora di-da batean pasatzen da eta, gainera, egia esan behar badut, txokolatea oso gozoa egoten da. Hortaz, pena merezi du txokolatadara arte geratzea.

Zaila da Salmantonen jaiak antolatzea? Lan asko egin behar da?
Herri txiki hauetan ez da erraza jaiak antolatzea, batez ere jaiak antolatzeko aurrekontua nahiko baxua izaten delako. Beraz, ezin dugu ekarri edo jarri nahi duguna.

Bestalde, Jai Batzordean dozena bat pertsona gaude. Antolakuntza nahiko dinamikoa izaten da, beraz. Maiatzean programazioan eta zozketarako sarietan pentsatzen hasten gara, ekainerako dena prest egon dadin. Bestalde, jai egunerako behar denaren eskariak (eszenatokia, aulkiak, edariak...) egin behar dira.

Nahiko lan dago jaiak prestatzeko baina guztion artean lanak banatuz nahiko azkar egiten da.

Bukatzeko, zer esango zenioke Salmantonetako jaiak ezagutzen ez dituen aiaradear bati aurten gerturatu dadin?
Zer esango dut ba, gerturatu zaiteztela Salmantonera, primeran pasako duzuelako eta. Denetarik daukagu, bai haurrentzako zein helduentzako ekintzak; denetarik, momentu paregabeak pasatzeko.

Gainera, bi egun dituzue etortzeko, igandean (uztailak 12) mus txapelketa eta odolosteak daudela eta larunbatean (uztailak 18an), jai nagusian.
Hurbildu zaitezte!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide