Laudioko Ertzain-Etxeko poliziek bi pertsona atxilotu zituzten ostiralean hainbat lapurreta egitea egotzita. 19 eta 20 urte dituzte gazteek eta horietaz gain beste 3 pertsona -19, 23 eta 29 urtekoak- gehiago inputatu dituzte delitu berak direla medio. Atxilotuak aske utzi zituzten epailearen aurretik pasa ostean, baina karguekin.
Azken hiru urteetan jazotako 14 lapurreta egitea leporatu dizkiote ertzainek gazte taldeari. Ostiralean atxilotutako bi gazteen etxean 2012an ostutako PS2 bat topatu duela azaldu Ertzaintzak.
Amurrion eta Urduñako saltoki, taberna eta lokaletan lapurtzea egotzi die poliziak gazteei. Ikerketa Urduñan emandako lapurreta baten ostean abiatu zuen Ertzaintzak.
Poliziak zabaldutako oharrean azaldu du gauez egiten zituztela lapurretak ateak edo leihoak apurtuz. Ertzainek esan dute tresna elektronikoak lapurtzen zituztela gehienbat.
Operazioa ez dute oraindik itxi.