Uztailean odola emateko aukera egongo da Aiaraldean

Erredakzioa 2015ko uzt. 5a, 09:56

Euskadiko Odol Emaileen Elkarteek odol emaileei eta orokorrean, odola eman dezaketen guztiei deia egin die; izan ere, Osakidetzako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak dituen odol-osagarrien erreserbei begiratuta, uda garaian ospitalek izan ohi dituzten odol beharrak asetzeko eskas ibil daitezkeela ikusi dute. Hala, Aiaraldean uztaila osoan odola emateko aukera egongo da.

Euskadiko Odol Emaileen Elkarteek odol emaileei eta orokorrean, odola eman dezaketen guztiei deia egin die; izan ere, Osakidetzako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak dituen odol-osagarrien erreserbei begiratuta, uda garaian ospitalek izan ohi dituzten odol beharrak asetzeko eskas ibil daitezkeela ikusi dute. Hala, Aiaraldean uztaila osoan odola emateko aukera egongo da.

Laudion uztailaren 6, 20 eta 27an Ardantzazarreko gizarte zentroan egongo da horretarako aukera, eta uztailaren 13an Gaztela eta Leongo zentroan, 16:30etik 20:00etara. Ugarten, aldiz, uztailaren 8an eta 15ean kokatuko dute zerbitzua, eta Aretan hilaren 14an, 16:45etik 20:15era. Aldai plazan, berriz, uztailaren 9an 9:45etik 13:15era eskainiko dute odola emateko parada.

Amurrion, uztailaren 23an, 16:30etik 20:15era autobusa jarriko da herriko plazan eta uztailaren 29an, 16:30etik 20:00etara Osasun Zentroan odola emateko aukera egongo da. Urduñan aldiz, autobusa uztailaren 27an, 17:00etatik 20:15era, jarriko dute eta Artziniegan uztailaren 31n Geltoki plazan 17:00etatik 20:00etara.

Odola emateko bete behar diren baldintzen artean 18 eta 70 urte bitartean izatea eta 50 kilo baino gehiago pisatzea daude. Hori egiteko 10 minutu eskas behar dira eta ostean emaileari mokadutxo bat eskaintzen zaio.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide