Arabako XII. Txotxongiloen nazioarteko erakustaldiaren emanaldia egingo dute Okondoko igerilekuetan uztailaren 10ean, arratsaldeko 18:00etan.
Panta Rhei Antzerkia talde arabarrak “Astokillo” antzezlana eskainiko du, adin guztietara zuzendutako ekoizpena eta bereziki 2 eta 6 urte bitarteko umeei zuzendutakoa. Ikuskizunerako sarrera doakoa izango da.
Antzezlanak Maese Zambullon titiriteroak eta bere astoak, Rigolettok, alegiazko herrialde bateko herriz herriko ibilbidean izaten dituzten komeriak kontatzen ditu. Garai batean jendea zoriontsu bizi zen herrialde batean herriz herri barietate zirkoa eskaintzen dute, baina orain iruzurra, kartoizko egia eta esplotazioa baino ez dute aurkitzen inguruan.
Diruzalekeria eta egoismoa nagusi den inguru baten aurrean eskuzabaltasuna eta leialtasuna kontrajartzen dituen alegoria transmititzen du antzezlanak.