Amurrion, Artziniegan eta Okondon izango da Korterraza jaialdia. Arabako laburmetraien jaialdia 6 egun ezberdinetan eskainiko ditu laburmetraiak. Proiekzio guztiak kalean izango dira.
Artziniega izango da jaialdiaz gozatzeko aukera izango duen eskualdeko lehen herria. Uztailaren 3 eta 4an egingo dira proiekzioak. Ostiralean Beratza aldapan eta Larunbatean Elizako kantoian. Gaueko 22:00ean izango da hitzordua eta euria egitekotan Artekale plazan izango da.
Amurrion, ordea, uztailaren 16 eta 17an egingo dute. Juan Urrutia plaza erabiliko dute horretarako eta gaueko 22:00ean hasiko da. Eguraldi txarra egitekotan San Anton plaza erabiliko dute.
Bukatzeko, Okondon izango da jaialdia. Uztailaren 24 eta 25ean izango dira proiekzioak. Horretarako udal igerilekuak erabiliko dituzte eta euria egitekotan frontoia. Ordua ere, berdina izango da, gaueko 22:00ak.
Guztira genero ezberdineko 20 laburmetraik parte hartuko dute.