Aiaraldean Lan Bizi eta Ikasik antolatutako ibilaldian Ainhoa Etxaide arituko da, besteak beste

Erabiltzailearen aurpegia Lukas Pasandin 2015ko eka. 28a, 19:27

Egunak baino ez dira falta Aiaraldeako gazteak eskualdeko martxa abiatzeko. Duela asteak iragarri zuten ibilbidea eta orain aurkeztu dute martxan antolatutako egitaraua.

Plataformaren izenak esaten duen bezala, lan, bizi eta ikasi gaiak jorratuko dituzte egunez egun.

Egunak baino ez dira falta Aiaraldeako gazteak eskualdeko martxa abiatzeko. Duela asteak iragarri zuten ibilbidea eta orain aurkeztu dute martxan antolatutako egitaraua.

Plataformaren izenak esaten duen bezala, lan, bizi eta ikasi gaiak jorratuko dituzte egunez egun.

Ainhoa Etxaide

Asteazkenean, uztailak 1, Aretako LIPmesa enpresatik irten eta Luiaondora heltzerakoan, Lan munduaren txanda izango da eta Euskal Herriko zein Aiaraldeko langile mugimenduaren historia eta oraina aztertuko dituzte. Gai hori jorratzeko Ainhoa Etxaideren laguntza izango dute besteak beste, LAB sindikatuko idazkari nagusia.

Txantreako Emantzipazio Bulegoa

Bigarren egunean Luiaondotik Arespalditzara joan ondoren, Bizitzaren gaia jarriko dute mahai gainean. Jolasteko eta eztabaidatzeko aukera izango dute baita Txantreako Emantzipazio Bulegoaren bisitaz gozatzeko.

Eta azken egunean Amurrion bukatzen da ibilbidea eta egunerokotasunean beharrezkoak diren trebakuntzak Ikasteko aukera emango dute. Ondoren jai girora salto eginez, Esne Potak, Ezberdin Jacks eta Aiaraldeko Sound System taldeen kontzertuak izango dira Amurrioko Gaztetxean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide