Udako jai-maratoia, suziriaren zain

Txabi Alvarado Bañares 2015ko eka. 24a, 09:00

Udako solstizioa ospatzeko sua ez da izango egun hauetan zehar piztuko den gauza bakarra. Beste gauza bat piztuko da baita: suziria, Aiaraldeko udako jaien maratoiari hasiera emango diona.

Udako solstizioa ospatzeko sua ez da izango egun hauetan zehar piztuko den gauza bakarra. Beste gauza bat piztuko da baita: suziria, Aiaraldeko udako jaien maratoiari hasiera emango diona.

Ez dira gutxi eskualde osoan zehar festa egiteko egongo diren paradak, orotara 50 jai inguru egongo baitira, ekainetik uztailera bitartean.
Murgako eta Delikako jaiek osatuko dute seguru asko oso-oso osasuntsua izango ez den parranda-maratoi horren lehen kilometroa, aste honetan izango baitira biak (gaur da Murgako jaien azken eguna). Laudioko Jaiak Koordinakundeak antolatzen dituen Sanpedropekoak eta Arrankudiagan ospatzen diren San Pedro Jaiak ere asteburu honetan izango dira.

Behin uztailean sartuta, festak ez du etenik izango. Herri txiki asko ditu Aiaraldeak, eta denek dute jai-egunen bat gutxienez, gehienetan Santu baten omenezko dataren baten inguruan. Gauzak hala, jai txikiak dira hilabete horretan egongo direnak. Baina jai txikiek ere izan ohi duten euren xarma, oso herrikoiak izateko joera dutelako.

Abuztua, berriz, “jai handien” hilabetea izango da. Orduan izango baitira eskualdeko bi herri nagusienetako festak: Amurriokoak eta Laudiokoak. Laudioko Jaien bigarren txanpak gogor lehiatu beharko du aurten Bilboko Aste Nagusiarekin, egun guztietan zapalduko baitira elkar.
Askorentzat iraila izango da udaz eta festaz ahaztu eta ikasturte berriari aurre egiteko hilabetea. Baina Aiaraldeko herri askotan jarraituko du festa giroak. Hilabetearekin batera hasiko dira Orozkoko San Antolinak, eta hilaren 6ra arte iraungo dute. Artziniegakoak, berriz, hilaren 4an hasi eta 13an bukatuko dira.

Jarraipen berezia
Udako jaien jarraipen berezia egingo du Aiaraldea Komunikazio Leihoak. Festa guztiak agendan biltzeaz gain, protagonistei eginiko elkarrizketak, argazki-galeriak zein bideoak ere argitaratuko ditu. Twitter edo Facebook bezalako sare sozialak erabiliko ditu baita, eta herritarrek euren argazki, bideo zein txio propioak bidaltzea sustatuko du. Paperezko formatuak ere izango du protagonismoa, uztailean argitaratuko den gehigarri bereziarekin.

Uztaila

ERRETESEKO JAIAK: Uztailaren 4an eta 22an

BASAKOETXEKO JAIAK (ARRANKUDIAGA): Uztailak 12

GOIKOLARRA AUZOKO JAIAK (AMURRIO): Uztailak 11

TERTANGAKO JAIAK: Uztailaren 9tik 12ra.

SALMANTONEKO JAIAK: Uztailaren 18an.

LUIAONDOKO JAIAK: Uztailaren 18tik 19ra

ERRETES TUTERA ETA SALBANTONE JAIAK: Uztailaren 17tik 19ra.

ARAKALDOKO JAIAK: Uztailaren 17tik 19ra

SANTA MARINAKO JAIAK (OROZKO): Uztailak 18

ZUHATZAKO JAIAK: Uztailaren 18tik 19ra

LARRINBEKO JAIAK: Uztailaren 24-25

SANTIAGO EGUNA TXARLAZON: Uztailak 25

AGINAGAKO JAIAK: Uztailaren 23tik 25era.

ARETAKO JAIAK: Uztailaren 24-27

UGARTEKO JAIAK: Uztailaren 31tik Abuztuak 2ra

LANTENOKO JAIAK: Uztailaren 25aren inguruan

 

Abuztua

LENDOÑOBEITIKO JAIAK: Abuztuak 3

KEXAAKO JAIAK: Abuztuaren 5aren inguruan

SAN ROMAN JAIAK (OKONDO): Abuztuak 8 eta 9

LUIAONDOKO JAIAK (SANTO DOMINGO): Abuztuak 8-9 inguruan

LUIAONDOKO JAIAK (SAN LORENZO): Abuztuaren 10ean

URIGOTIKO JAIAK (OROZKO): Abuztuaren 7tik 9ra

ANDRA MARI (ARRANKUDIAGA): Abuztuak 8, 14, 15, 16 eta 17

ORRUÑOKO JAIAK (URDUÑA): Abuztuak 9

KALE BARRIAKO JAIAK (URDUÑA): Abuztuak 16

AMURRIOKO JAIAK: Abuztuaren 12tik 17ra

IBARRAKO JAIAK (OROZKO): Abuztuak 15 eta 16

LUXOKO JAIAK: Abuztuaren 15aren bueltan

LAUDIOKO JAIAK: Abuztuaren 15tik 17ra eta 26tik 30era.

SAN BARTOLOME (AMURRIO, LARRABE AUZOA): Abuztuaren amaieran

OKONDOKO SAN BARTOLOME JAIAK: Abuztuaren 21tik 24ra

ALORIAKO JAIAK: Abuztuko azken asteburuan

SOXOKO JAIAK: Abuztuko azken asteburuan

 

Iraila

OROZKOKO JAIAK (SAN ANTOLINAK): Irailaren 1etik 6ra.

URDUÑAKO KOROATZE JAIAK: Iraila hasieran

ETXAURRENGO JAIAK: Irailak 13

SAN VITORES (AIARA): Iraileko lehengo larunbatean

BARANBIOKO JAIAK: Iraileko bigarren asteburuan

ARTZINIEGAKO JAIAK: Irailaren 4tik 13ra

LATIORROKO JAIAK (LAUDIO): Irailaren 18tik 20ra

ATXETAKO JAIAK (ARRANKUDIAGA): Iraileko hirugarren asteburuan

LEKAMAÑAKO JAIAK: Iraileko azken asteburuan

MENAGARAI ETA BEOTEGIKO JAIAK: Iraila amaieran

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide