Gaurtik aurrera BAT txartela erabiltzeko aukera egongo da Aiaraldeko herriak Gasteizekin lotzen dituen autobus linean.
BAT txartela orain arte Gasteizeko tranbia eta hiri barneko autobus zerbitzuetan erabili da. Baina hemendik aurrera txartel hori Aiaraldeko herriak hiriburuarekin lotzen duten busetan erabili ahal izango da,Arabako garraio publikoko maparen berritze plana dela eta. Horretaz gain, ibilbide eta ordutegi berriak ezarriko dira. BAT txartelaren erabilpenak tarifa merkeagoa ordaintzea suposatuko die erabiltzaileei.
Arabako Foru Aldundiak lan eta jai egunetan autobusen frekuentzia ugaritu egin du eta hauen ibilbidea unibertsitateraino luzatu du ikasleentzat, goizean eta eguerdian.
Foru Aldundiak kudeatzen du Gasteiz-Aiaraldea linea eta urtero 8,9 milioi euro esleitzen dizkio Autobuses La Union konpainiari zerbitzu hori bete dezan.