Alderdi Popularreko hainbat militantek jakinarazi dute PPn egoteari utziko diotela VOX alderdian sartzeko. Hala jakinarazi du Libertad Digital web-guneak. Erabaki hori hartu duten pertsonen artean bi aiaraldear daude: Santiago Abascal Escuza eta Luis Miguel Urretxu. Lehena Amurrioko zinegotzia izan da, baina iazko martxoan utzi zuen politikagintza, "nekea" argudiatuta. Abascalen semea (Santiago Abascal ere deitzen dena) da VOX-en sortzailea.
Urretxu, berriz, Laudion aritu zen zinegotzi moduan 2003-2007 lege-agintaldian. "Garrantzitsuena ez da amaierara iristea, bide zuzenean egotea baizik. Eta VOX bide zuzena da milioika espainiarrentzako". Hori esanaz argudiatu du laudioarrak alderdiz aldatzearen erabakia.
Abascalek, bere aldetik, adierazi du gaur egungo Alderdi Popularra zentsu askotan ez datorrela bat "Carlos Iturgaizen, Maria San Gilen edo Jaime Mayor Orejaren garaietan" zegoenarekin. "Kontu askotan ez da zuzenki jokatu, ezta terrorismoaren auzian ere", azpimarratu du, "Espainiari momentu honetan eskaini ahal diodan zerbitzurik onena eskumaren berregituraketan laguntzea delako swartu naiz VOX-en".